Iragarpena
2024/04/28
Igandean ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugu. Hala ere, goiza, oro har, nahiko lasaia izango da; giro freskoa nagusituko da eta zeruan ostarteak ikusiko ditugu. Zaparrada bakanen bat salbu, ateri eutsiko dio. Arratsaldean, berriz, zaparradak egiteko probabilitatea handiagoa izango da, eta mardulagoak ere izan litezke, batez ere barnealdean. Baliteke kostaldeko leku batzuetan ia euririk ez egitea. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean gehienbat, eta horrek tenperatura jaitsaraziko du, batez ere ipar partean.
Tenperatura:
2024/04/29
Astelehenean giroa egonkorragoa izango da, baina ekialdean giroa nahiko motela eta hezea izango da. Hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan, baina lurraldearen ipar-ekialdean zerua lainotuago agertuko da, eta baliteke bertan euria egitea. Eguna amaitzerako, ordea, hodeiak gutxitu egingo dira, bereziki mendebaldean. Iparraldeko haizearekin freskotik jarraituko dugu.
Tenperatura:
2024/04/30
Giro egonkor eta argiarekin emango diogu amaiera apirilari. Eguneko ordu gehienetan zerua hodei gutxirekin agertuko da; goizean goiz Nafarroa ekialdean eta Iparralden hodeiak ugariagoak izan daitezke. Arratsaldean mendebaldetik hodeiak iritsiko dira eta gauean zerua nahiko estalita geratuko da; orduan euritara jo dezake mendebaldeko eskualdeetan. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta, horrekin, tenperatura nabarmen igoko da; hainbat lekutan 20 ºC-ak gaindituko dira. Egunaren amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du.
Tenperatura:
Igandea
Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
Itsasoaren egoera
2024/04/28
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu.
2024/04/29
Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; erdialdeko orduetan ipar-osagaira aldatuko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.
2024/04/30
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrrarekin; egunaren amaieran ipar-mendebaldera aldatuko da, 4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, gauean itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.
PUBLIREPORAJEA
Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?
Tanta hotzari buruzko albisteak eitb.eus-en
2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.
Ekaitzen azken orduko albisteak
Euria, haizea, tximistak, txingorra…. fenomeno atmosferiko guzti horien ondorioak, eitb-eus-en.
Noiz izango da tenperatura baxuen hurrengo bolada Euskadin eta munduan?
Zer gertatu da gaur Pirinioetako natura-parke eta eski-estazioetan?
Aralar natura parkea ibilbideak
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko Natura Parkeko gertakizunak
Uda honetako tenperatura altuen azken albisteak, eitb.eus-en.
Jarraitu suteei buruzko azken ordukoak eitb.eus-en
Euri eskasiaren ondorioz hartuko diren neurrien gaineko berriak
Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak
Argazkiak
Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.
Iragarpena
Eguraldiaren iragarpena Euskal Herrian
Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena
Meteorologia zalantzak
Zure galdera, helbide elektronikoz
Facebook edo Twitterrik ez baduzu, eguraldia@eitb.eus-era ere idatz dezakezu zalantzak argitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa